Kalitatea eta ingurugiroa

Serkomen, jakinaren gainean gaude Kalitatea, Ingurugiroa eta Laneko Arriskuen Prebentzioa oso garrantzitsuak direla, bezeroen eta beste alderdien beharrei erantzutean. Hori dela eta, kudeaketa-sistema integratu bat ezarri dugu, Kalitatea Kudeatzeko Sistemari buruzko ISO 9001:2015 eta Ingurumena Kudeatzeko Sistemari buruzko ISO 14001:2015 nazioarteko arauetan eta Laneko Segurtasuna eta Osasuna Kudeatzeko Sistemari buruzko ISO 45001:2018 estandarrean oinarrituta. Horri esker, alderdi interesdun guztien onura lortu dugu. Horrenbestez, gure egungo bezeroen gogobetetzea lortzeaz gain, bezero potentzialei erakutsi diegu espezifikazioekin bat datozen eta ingurugiroa errespetatzen duten produktuak eta zerbitzuak eman ditzakegula, gure bezeroen osasuna arriskuan jarri gabe. Sistema hori AENOR erakunde akreditatuak ziurtatu du.