Eraikinen kontserbazio eta mantentze lanak
Honako ekintza hauek egiten dira: (Mantentze-lan zuzentzailea) etxebizitza edo eraikin batean egin beharreko lan guztiak, matxuren ondorioz sortutako gorabeherak eta beste gorabehera-mota batzuk konpontzeko; (Zaharberritze-lanak) etxebizitzak edo eraikinak puntuan jartzeko ekintzak, erabileraren, erabilera okerraren, denboraren edota funtzionamenduaren ondorioz hondatutako elementuan zaharberritzeko eta kontserbatzeko; (Mantentze-lan prebentiboa) eraikin batean sarbide zaila duten elementuak (estalkiak, fatxadak, etab.) berrikusten dira.